Kontsumitzaileek Durangoko bulegora jo ahalko dute

Anboto 2012ko mar. 18a, 08:45

Orain arte, Bilboko egoitzan hartzen zituzten Berrizko kontsumitzaileen eskaerak eta kexak

Orain arte, Bilboko egoitzan hartzen zituzten Berrizko kontsumitzaileen eskaerak eta kexak.

 


Berriztarrek zerbitzu batzuk eskualdetik kanpo eduki dituzte orain arte, udala Durangaldeko Amankomunazgotik kanpo dagoelako. Orain, udalak aho batez onartu du Amankomunazgoagaz bost urterako hitzarmenak sinatzea, arlo batzuetarako. Kontsumo atalean, berriztarrek ez dute Bilboraino joan beharko eskaerak eta kexak bideratzera.

 

Euskararen atalean ere atxikitzea onartu dute, herrian zerbitzua egon arren. Amankomunazgoko ekimenetan parte hartzeko aukera baliatu gura dute.

 

PSE-EEko zinegotziak adierazi duenez, “astiro, baina Amankomunazgora hurreratzeko lehenengo pausua da”. Bildu eta EAJren ustez, ordea, ez da urrats finkoa. Amankomunazgoak zerbitzuak hobetu beharko dituela uste dute, eta eredutzat  ipini dute Berrizko zabor-bilketa merkeagoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!