Auzo-taxi zerbitzurako lizentzia bi banatuko dituzte

Anboto 2012ko mar. 10a, 08:12

Auzo-taxi zerbitzua ezartzeko prozesuan beste pausu bat eman du udalak: osoko bilkuran aho batez onartu dute lizentzia bi banatzea. Datorren astean hasiko da kontratazio-espedientea, udal iturriek informatu dutenez

Berrizko auzo-taxi zerbitzua ezartzeko prozesuan beste pausu bat eman du udalak: osoko bilkuran aho batez onartu dute lizentzia bi banatzea. Datorren astean hasiko da kontratazio-espedientea, udal iturriek informatu dutenez.

 

Aurtengo aurrekontuetan zehaztuta dute garraioagaz lotutako egitasmo honi ekitea, eta lehen urratsetarako 20.000 euro inbertituko dute. Auzotarrei mugitzeko erraztasuna eman guran, auzoak herriguneagaz lotuko ditu zerbitzuak, Iurretan eta Elorrion hasitako esperientziak eredu hartuta. Errepideetan ibiliko diren taxi biek ohikoa baino prezio merkeagoa eskatuko diete bezeroei, udalagaz hitzartu eta gero.

 

Lizentziarako oinarriak

Udalbatzarrak hartutako erabakia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argiratuta, lizentziaren jabe egin gura dutenek 15 eguneko epea edukiko dute eskaerak aurkezteko. Gainera, interesdunek oinarriak ikusgai izango dituzte udalaren webgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!