'Katmandú, un espejo en el cielo' lana ikusgai birritan

Anboto 2012ko mar. 7a, 08:06

Icíar Bollaín zuzendariaren \'Katmandú, un espejo en el cielo\' izeneko filma eskainiko dute kultur etxean, martxoaren 9an 22:00etan eta 11n 19:00etan

Icíar Bollaín zuzendariaren \'Katmandú, un espejo en el cielo\'  izeneko filma eskainiko dute kultur etxean, martxoaren 9an 22:00etan eta 11n 19:00etan.

 

Kirolari garrantzia berezia eman arren aurtengo ospakizunen baitan, kultura ez dute albo batera utzi, inondik ere. Katmandu, un espejo en el cielo pelikula izango da menu osoko plater nagusia, gainerako ekintzek ere euren ekarpena egingo dutela ahaztu barik. Icíar Bollaín zinegileak zuzendutako lana da Berrizen aurkeztuko dutena.

 

Katmandura joandako emakume katalan baten istorioa kontatzen du Bollaínen sorkuntzak. Protagonistak, Verónica Echeguiren azalean, hango errealitate gordina ezagutuko du heldu eta berehala, bertako eskola batean  beharrean hasten denean. Hortik aurrera, txabola-auzoetan barneratuko da, hango hezkuntza-proiektu batean buru-belarri lan eginez. Maitasuna eta laguntasuna ezagutuko ditu hango gizartean zeharreko zein bere baitarako bidaia sakonaren bidez.

 

Martxoaren 9an 22:00etan proiektatuko dute pelikula, eta 11n arratsaldeko 19:00etan. Helduek bost euro ordaindu beharko dute, eta umeek hiru.

 

Antzezlanak

Antzerkiaren alorrean, aipatzekoa da Txintxaun kolektiboak kaleko ikuskizuna eskainiko duela hilaren 8an, kontzentrazioa hasi aurretik. Zapatuan, bestalde, Negra antzezlana izango da taula gainean.
Egun horretan bertan, martxoaren 10ean, Bertso eskolako umeek herritarren aurrean abestuko dute, eguerdiko 13:00etatik aurrera. Olakueta plazan burutuko dute saioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!