Atzo arratsaldean sute bat sortu zen Berrizko Errotatxo auzoko baserri batean.
Su-hiltzaileen hainbat kamioi gerturatu behar izan ziren bertara, eta ordu bitik gora behar izan zuten sua kontrolatu eta itzaltzeko. Udaltzaingoa eta Ertzaintza ere bertaratu ziren bestelako kudeaketa lanak bideratzeko. Sutearen ondorioz ez zen zauriturik gertatu.