Elurteetarako garbiketak antolatzea gura dute.
Berrizko Udala Neguko I. Bidezaintza Plana lantzen dabil, asteon adierazi duenez. Horren baitan, auzoetan bizi diren eta mediku edo osasun zaintzetarako mugikortasun arazoak dituzten berriztarren zerrenda egin gura dute. Elurte kasuetako arazoen aurrean garbiketak lehentasun mailaren arabera antolatzeko helburuagaz osatu gura dute zerrenda hori, argitu dutenez.
Izena emateko
Ezaugarri horien artean kokatzen diren bizilagunei izena ematea eskatu die udalak asteon zabaldutako oharrean. Horretarako, telefono zenbaki hauek ipini dituzte herritarren eskura: 94 682 40 36 eta 94 682 45 84; posta elektronikoz ere eman daiteke izena, idazkaritza@berriz.org helbidera datuak bidaliz.