Asteburu honetan Olakueta frontoira aterako ditu produktuak herriko hainbat merkatarik.
Herrikomerkataritza ezagutarazteko eta bultzatzeko helburuagaz eratu dute asteburu honetarako Aukera Azoka, 11 saltokiren parte-hartzeagaz. Berrizko Merkatari Elkarteak du ekimenaren ardura, udalaren laguntzagaz. “Azoka hau neguan antolatzen dugun bigarren aldia da, eta udan ere egiten dugu mota honetako ekintza. Herrian giro ona sortzea eta gure produktuak saltzea da gura duguna”, azaldu du Saturnina Blanca merkatari elkartearen presidenteak.
Olakueta frontoia izango da azokaren bilgune, bi egunetan ateak zabalduz. Zapatuan 10:00etatik 19:00ak arte eta domekan 11:00etatik 14:00ak arte egongo da produktuak erosteko modua. “Jende guztia parte hartzera animatu gura dugu, eta erantzuna beti besteko ona izatea itxaroten dugu”, esan du elkartearen ordezkariak.
Sektore askotako 11 komertzio lekualdatuko dira, bi egunez, dendatik pilotalekura. Kirola, burdindegia, papergintza, mertzeria, zapatagintza, umeentzako arropa, elikagaiak eta loradendako produktuak eskainiko dituzte, azaldu dutenez. “Denetarik beste era batean” erosi ahal izateari “interesgarri” irizten diote antolatzaileek .