Ezetza BBK-ko hauteskunde prozesuan parte hartzeari

Anboto 2012ko urt. 19a, 13:00

BBKren asanbladaren %50 berritu egin behar dela-eta prozesu hori martxan dagoela jakinik, Bilduk eguaztenean ospatutako ohiko osoko bilkuran proposatu zuen udala hautes-elkarte batean sartzea, Bizkaiko kutxaren hauteskundeetan parte hartzeko

BBKren asanbladaren %50 berritu egin behar dela-eta prozesu hori martxan dagoela jakinik, Bilduk eguaztenean ospatutako ohiko osoko bilkuran proposatu zuen udala hautes-elkarte batean sartzea, Bizkaiko kutxaren hauteskundeetan parte hartzeko.

 

Mozioaren arabera, Berrizek Atxondo, Iurreta, Otxandio, Zaldibar, Ermua eta Zarautzegaz sortuko luke elkargoa. Bozketan berdinketa irten zen, Bilduren aldeko bost botoekin eta EAJren aurkako bostekin; PSE-EEko zinegotzia ez zen bilkurara joan. Alkatearen botoari eskerrak atzera bota zuten proposamena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!