Besteak beste, \'sagardotegi ibiltaria\' eratuko dute gaur iluntzean Olakueta plazan. Martitzena izango dute egun nagusia
Gaur, 20:00etan, altxako dute Donien atxa. Aurretik, baina, \'sagardotegi ibiltaria\' eta odoloste-jana prestatuko dituzte, 19:30etik aurrera. Zuzarazu taldeak girotuko du jaiaren hasiera hori. Hurrengo egunetako egitarauan pilota txapelketako finalak -zapatuan- edo Eskualdeko XXXI. Barazki eta Fruitu Erakusketa -domekan- barneratu dituzte, esaterako. San Antonio egunez, martitzenean, nekazal olinpiadaren bueltan elkartuko dira arrastian.
Gaztetxean ere ez da faltako ekimenik. Barikuan Froufe eta Ni Neu bandek eskainiko dute kontzertua; zapatuan, Zain eta Mafiak. Baserritar Eguna izendatu dute urtarrilaren 14a, eta bertso-bazkaria zein poteoa ere izango dituzte egunpasa egiteko.