Olinpiadetan parte hartzeko izen-ematea

Anboto 2011ko abe. 20a, 08:51

San Antonio jaietan Nekazal Olinpiadak egingo dituzte berriro, eta abenduaren 26an amaituko da izena emateko epea

San Antonio jaietan Nekazal Olinpiadak egingo dituzte berriro, eta abenduaren 26an amaituko da izena emateko epea

 

Urtarrilaren 17an ospatuko dira aurten Nekazal Olinpiadak Berrizen, San Antonio jaien baitan. Arratsaldeko 19:00etan hasita, txokor-batzea, hiruko lasterketa, txapel jaurtiketa, 25 kiloko zakua eroatea eta begiak estalita laguna karretilan eroatea izango dira probak.

 

Taldeak bost lagunekoak izango dira, mistoak. Gehienez sei taldek parte hartu ahalko dute, argitu dutenez. 16 urtetik gorako herritarrek dute lehiarako aukera. Lehen hiru sialkatuentzat hiru sari prestatu dituzte: 300, 200 eta 100 eurokoak, hurrenez hurren.

 

Abenduaren 26a da muga izena emateko, Kultur Etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!