Foru Jauregian egingo den ekitaldian. Jose Luis Bilbao Aldun Nagusiak Toki Administrazioko Entitatearentzako Saria emango dio Roland Isoird alkateak.
Bihar, abenduaren 15ean, Bizkaia Kirolak saria jasoko du Berrizko Udalak. Foru Jauregian egingo den ekitaldian. Jose Luis Bilbao Aldun Nagusiak Toki Administrazioko Entitatearentzako Saria emango dio Roland Isoird alkateari, udalerrian kirolaren alde egindako lanagatik.
Sarituko dituzten beste batzuk honako hauek dira: Sokatira Gaztedi Kluba, San Pedro Apostolua Ikastetxeko Guraso Elkartea, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, Cristina Gutierrez Refoyo, Pedro Hidobro eta Luis Maria Aranburu Uriarte.
Gaur egun Berrizko Udalak hamar bat kirol instalazio kudeatzen ditu: Berrizburu kiroldegia, igerilekua, belar artifizialdun futbol zelaia, frontoi bi, rokodromoa, kanpoko eta barruko skate pistak, bolatokia eta karrajoa. Horrez gainera, Durangaldeko belodromoa ere Berrizen dago. Berrizburun, bestetik, herri-kirolen parkea prestatzen dabiltza. Hauetako zenbait kirol instalazio kudeatzeko, "kirol taldeekin eurekin hitzarmenak adostuta daude", diote udaletik.
Kirol taldeei dagokionez, eskalada, karate, futbol, txirrindularitza, pilota eta aretoko futbol taldeak ari dira lanean gaur egun. Kiroldegiko instalazioak eta rokodromoa erabiltzeko abonatu kopurua, berriz, 800 lagunekoa da.
Ikasturte berriari begira, Igandetan ere ekimena abian ipiniko dute. Proba modura, urtarrilaren 15ean eta 29an, domeka goizeko ikastaro trinkoa eskainiko dute gimnasioan.