Astelehenean lagun bi atxilotu zituen Ertzaintzak Berrizko hilerri inguruan, kobre-kablea lapurtzea leporatuta. Goizeko 10:30ak bueltan, hilerri inguruan sastraka artean ezkutatuta kobrezko hainbat biribilki zeudela jakin zuen Ertzaintzak, abisu baten bidez. Bertara joan eta zaintza-postua finkatu zuten, handik hiru ordura lagun bi agertuz. 35 eta 43 urteko gizonezkoek aurrekariak dituzte, azaldu dutenez.
Momentuz ez dute argitu nondik lapurtu duten kobrea. Azaro hasieran ere kable lapurretak izan ziren belodromoan, eskoletan eta Berrizburuko obretan.