Argindar kablea lapurtu dute belodromoan

Anboto 2011ko aza. 13a, 08:18

Duela aste bi burutu zuten lapurreta, eta kable berria jartzea 3.500 euro kostatuko da, gutxienez

Duela aste bi burutu zuten lapurreta, eta kable berria jartzea 3.500 euro kostatuko da, gutxienez.

 

Berrizko belodromoan farolak argindar barik daude, duela 15 egunen bueltan kablea lapurtu eta gero. Amankomunazgoak kudeatzen du belodromoa, eta Oskar Zarrabeitia presidenteak azaldu du joan zen eguenean ohartu zirela lapurretaz; iluntzeko entrenamendura joan zirenek ezin izan zuten argirik erabili.

 

Bulegotik faroletarainoko instalazioan pairatu dute lapurreta. Lurpetik doaz kableak, eta lurreko kutxatilak altxatuta lortu zuten lapurrek kablea bereganatzea. Berria ipintzea 3.500 euro kostatuko ei da, gutxienez, Zarrabeitiaren esanetan.

 

Sistema berria

 

Ez da belodromoan lapurtzen duten lehenengo aldia: 2010eko irailean ere gertatu zen. Hori dela-eta, Zarrabeitiak dio neurriak hartu eta sistema berria aztertzen dihardutela, “berriz ez gertatzeko”. Dioenez, “beste leku batzuetan legez”, kutxatilak soldatzea edo hormigoia botatzea dira, besteak beste, aukerak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!