Berrizburuko zabortegia zigilatzeko lanetan dabiltza

Anboto 2011ko aza. 14a, 08:54

Lan horien atzerapenak kirol-gunearen garapena baldintzatu du gaur arte

Lan horien atzerapenak kirol-gunearen garapena baldintzatu du gaur arte.

 

Berrizburuko kirol-gunea eraikitzeko proiektua martxa berria hartzekotan dela esan daiteke. Bertan zegoen zabortegia zigilatzeko prozesua hilabeteak atzeratu da, Eusko Jaurlaritzak Garbikerri eman beharreko baimena denboran luzatu delako. Orain, lanak hasita, eguraldiak zerikusia izan dezakeelako ere atzerapena ekar dezake, baina amaitzen dutenean egitasmoa guztiz osatzeko aukera edukiko dute.

\"\"

 

Zigilatzea zazpi pausoko prozesua da, eta derrigorra da eguraldi sikua egitea, arduradunek azaldu dutenez. Euria eginez gero, bi-hiru egunetan guztia gelditzen da. Berez, hilabeteko lana ei da.

 

Oraingoz, kirol-gunean frontoiak eta kirol anitzetarako zelaia egin dituzte, zabortegiko azaleratik kanpora daudelako. Zigilatzea amaitzean, nagusientzako ariketa fisikoen zirkuitua eta herri-kirol parkea eraikitzeari ekingo diote. Urbanizazioa ere landuko dute gerora, besteak beste. Ez dago proiektua amaitzeko datarik aurreikusita. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!