Begirale, zaintzaile eta irakasleen lan-poltsak

Anboto 2011ko aza. 13a, 09:08

2011-2012 ikasturterako eskaintza da udalarena

2011-2012 ikasturterako eskaintza da udalarena.

 

Berrizko Udalak begirale, zaintzaile eta irakasle euskaldunen lan-poltsak osatu gura ditu 2011-2012 ikasturtera begira. Horretarako, interesdunei izena-emateko deia egin die. Aisialdiaren arloan jarduteko eta begirale izateko asmoa dutenei zuzenduta dago, adibidez, eskaintza; irakasle izan gura dutenei eta eskolan arazoak dituzten gazteei laguntzea gustuko dutenei ere egin diete deia, eta ume zein nagusien zaintzan jardun gura dutenek ere badute aukera apuntatzeko, eta baita kirolzale izan eta horretan monitore izatea helburu dutenek ere.

 

Eskabide-orria

Interesa dutenek eskabide-orria bete behar dute, udaletxean jasota edo webgunetik jaitsita. Informazio gehiago gura duenak ere bide bera erabili dezake. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!