Euskarazko zine eta dokumetal zikloa jarriko du martxan domeka honetan Udalak. Azaroan, euskarazko 8 ikus-entzunezko eskainiko dituzte Kultur Etxean.
Honako film honexek prestatu dituzte hasi berri dugun azaro honeterako: Arthur (azaroak 6an), Amerikanuak (azaroak 8an), Apaizac Obeto (azaroaren 15ean), Mystikal (azaroaren 20an), La Chanson de Roland (azaroaren 22an), Bertsolari (azaroaren 29an), Katu bat Parisen (abenduaren 4an) eta Urteberri On Amona! (abenduaren 16an eta 18an). Domeketan, 11:30ean, izango da ikus-entzunekoaren proiekzioa; martitzenetan, 19:30ean. Abenduaren 16an, barikua, 22:00etan izango da emanaldia, eta, abenduaren 18an, 19:00etan.