Euskal dantzen eta argazki digitalen tailerrak prest

Anboto 2011ko urr. 31a, 08:40

Azaroan hasiko dira ikastaro biak, antolatzaileek azaldu dutenez.

Azaroan hasiko dira ikastaro biak, antolatzaileek azaldu dutenez.

 

Berrizko Udalak euskal dantzen ikastaroa eratu du Iremiñegaz batera. Azaroaren 7tik martxora arte, astelehenero izango da, 20:00etan. erromeriako dantzak erakutsiko dituzte: fandangoa, arin-arina, larrain-dantza... azaroaren 4an amaitzen da izena emateko epea, 12 euroren truke.

 

Bestalde, argazki digitalen gaineko oinarrizko ezagutza landuko dute azaroaren 3an, 10ean, 17an eta 24an Kultur Etxean. 20:00etan hasita, euskaraz irakatsiko du Diana Anituak. 16 urtetik gorakoentzako tailerra da, eta azaroaren 2ra arte apuntatu daiteke, 5 eurotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!