Udalak eratuta eta azken urteetan hartutako ohiturari jarraituz, XII. Berriz-Oiz igoera egingo dute domeka honetan.
Aisialdiari begirakoa izateaz gainera, ongintza-ekitaldia da igoera, bertan inskripzioekin batuko den dirua Bizkaiko Esklerosi Anizkoitz Elkarteari emango diote-eta.
Goizeko 09:00etan ipini dute zita Elizondo plazan, aldapan gora joateko. Izen-ematea irteeran bertan egin daiteke, hiru euroren truke. Antolatzaileek diotenez, gora ailegatuko diren lehenengo 200 mendizaleentzako otartekoa eta edaria prestatuko dituzte.