Menpeko gaixoen zainketarako ikastaroa

Anboto 2011ko urr. 22a, 10:12

Urriaren 26an hasita, zainketaren eguneroko lanetarako baliabideak eskainiko dituzte

Urriaren 26an hasita, zainketaren eguneroko lanetarako baliabideak eskainiko dituzte.

 

Ohean daudenean zelan jokatu, postura egokiak lantzen, gaixoa jarrita ipintzen, altxatzen, gurpil aulkia erabiltzen… menpeko gaixoen zainketan egunero egin behar izaten diren lanetarako baliabideak eskainiko ditu Berrizko Udalak, antolatu berri duten ikastaro baten bitartez. Urriaren 26an hasiko da, eta azaroaren 30era bitartean eguaztenero garatuko da Kultur Etxean. Ordu biko iraupena izango dute saioek, 17:30etik 19:30era.

 

Ikastaro praktikoa da udalak antolatu duena. Batez ere, gaixoen mugimendu eta postura aldaketen gaineko ezagutza landuko dute ikastaroan, prentsa oharrean azaldu dutenez.

 

Izen-ematea

Ikastaroan parte hartzeko inskripzioa doakoa da. Udaleko gizarte zerbitzuen sailean eta 94 682 45 25 telefono zenbakian egin daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!