Euskara ikasteko gune eta ekintza berriak

Anboto 2011ko urr. 12a, 08:40

Berrizko Euskara Sailak tailer berriak eskaini gura ditu \"euskaraz berba egiteko txoko berriak eskaintzeko\". Euskaldun zaharrei, euskaldun berriei, euskaltegietako ikasleei eta berbalagunei zuzendutako ekimena da aurkeztu dutena

Berrizko Euskara Sailak tailer berriak eskaini gura ditu “euskaraz berba egiteko txoko berriak eskaintzeko”. Euskaldun zaharrei, euskaldun berriei, euskaltegietako ikasleei eta berbalagunei zuzendutako ekimena da aurkeztu dutena.

 

Urriaren 20an Mikel Garaizabal enologoagaz ardoa dastatzeko ikastaroa jorratuko dute, “modu dibertigarrian ardoaren sekretuak” aztertuz. Urritik abendurako eguaztenetan, Xabier Amurizak Bizkaiko testu eta kantu zaharren ikastaroa eskainiko du, Euskaldun bat Veracruzen, Aitte San Migel edota Ipiñaburu leku altuan lako abestiekin. Bestalde, josten ikasteko tailerra ere landuko dute azaroan zehar, eguenetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!