Gaur hasi eta abenduaren 16a bitartean, Iraultza Barrutik izeneko mintegia garatuko dute Berrizen.
Udaleko Berdintasun Sailak bultzatu du egitasmoa, eta jabekuntza eskolako ikasleez gainera, edozein emakumek parte hartu ahal izango duela informatu dute antolatzaileek.
Erreferentziatzat Gloria Steinemen Iraultza Barrutik (autoestimuaren gaineko liburu bat) lana hartuta eta emakumeen subjektibitatetik abiatuta, norberaren eta taldearen jabekuntza eskuratzea izango dute helburu, azaldu dutenez.
Miriam Herbón feminista eta emakumeenganako indarkerian adituak gidatuko ditu saioak. Kultur Etxean elkartuko dira partaideak, barikuetan, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara bitartean.