Zapatuetan eta domeketan egingo dituzte tailer, antzerki, irteera eta irudi emanaldiak.
Berrizko Gatelekuan urrian garatuko den kultur egitaraua argitaratu dute udal arduradunek. Barikuetan ere zabalik egongo den arren, zapatu eta domeketan antolatuko dituzte ekintzak; denerikoak izango dira, gainera.
Domekaro antzerki tailerra edukiko dute aukeran gazteek; urriaren 23an izan ezik, egun horretan mendi irteera egingo dute-eta. Hilaren 30ean ere Halloweenerako apainduko dute Gaztelekua; 31n afaria egingo dute.
Zapatuei dagokienez, bihar bertan makillaje fantastikoaren tailerrean batuko dira. Hurrengo asteetan, pelikulak, serigrafia tailerra eta udalekuetako irudien emanaldia izango dituzte.