Nobedadeak aurkeztu dituzte ikastaroetarako

Anboto 2011ko ira. 28a, 09:35

Aurretik arrakasta izan duten ikastaroez gainera, lau berri ere eskainiko dituzte urritik aurrera

Aurretik arrakasta izan duten ikastaroez gainera, lau berri ere eskainiko dituzte urritik aurrera.

 

Berrizko Udalak bederatzi ikastaro prestatu ditu aurtengo ikasturterako. “Euretako batzuk azken urteetan erantzun ona izan duten ikastaroak dira” eta, diotenez, errepikatu egingo dituzte: aretoko dantzak, zeramika, salsa, mikologia tailerra eta sabel dantza.

 

Hala ere, eskaintza osatu eta lau ikastaro berri ere emango dituzte aukeran: marko-jartzea, ardo dastaketa, kantu ikastaroa eta arropak birziklatzea. Ikastaro guztien prezioen, ordutegien eta gainerako baldintzen informazioa udaleko webgunean dago eskuragarri.

 

Kultur Etxean eman behar da izena ikastaroetan, urriaren 3ra orduko. Hurrengo egunetik aurrera hasiko dira ikastaroak, atalez atal eta mailaz maila; ekainera arte iraungo dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!