Frankismoaren biktimak gogoan Berrizen

Anboto 2011ko ira. 12a, 10:25

Udaletxeko lorategian orain urte batzuk inauguratutako Oroimenaren Bidean elkartu ziren berriztarrak atzo, Frankismoaren biktima izan ziren herrikideak gogoan hartzeko.

Udaletxeko lorategian orain urte batzuk inauguratutako Oroimenaren Bidean elkartu ziren berriztarrak atzo, Frankismoaren biktima izan ziren herrikideak gogoan hartzeko.

 

Errepublikaren kontra altxatutako frankistek, 1937ko irailaren 11n fusilatu zituzten berriztarren izen-abizen, argazki eta gutun-zatiak bilduz Berriz 1936 Gogoratzen Elkarteak osaturiko plaka inauguratu zituzten atzo goizeko ekitaldian: “Berrizko herriak 1936ko estatu kolpe faxistari aurre egitearren fusilatutako zein kartzelan hildako berriztar guztiak oroituz eta goretsiz” adierazten duena.

 

Frankismoak errepresaliatuen seme-alaba, lagun eta herrikideak eta udaletxean ordezkaritza daukaten arlderdietako kideak bildu ziren irailaren 11ko oroimen ekitaldira. Berriz 1936 Gogoratzen Elkarteko kideek, herriko Isoird alkateak eta Xabier Amuriza bertsolariak hartu zuten ekitaldian berba.

 

Udaletxeko lorateko ekitaldiaren ostean, Berrizko sei emakume gaztek ere sufritu zuten Saturrarango kartzela Frankistari buruz Txaber Larreategi eta Josu Martinezek osaturiko Debekatua dago oroitzea dokumentala ikusi zuten ekitaldira bertaratutakoek.

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!