Berrizko Udalak txakur arriskutsuen jabe izan eta hauek erroldatzeko administrazio lizentziaren deialdia egin du.
Horretarako prozedura edota tramiteak udaleko erregistro orokorrean burutuko dituzte, eta arriskutsuak izan daitezkeen txakurren jabeei deia egin die bertatik pasatzeko. Irailaren 30a da azken eguna; horrelako animaliak edukitzeko beharrezkoa da lizentzia izatea. Modan daude, eta administrazioek jabetzak erregulatzeko neurriak hartzen dihardute.
Azaldu dutenez, hauek dira erroldatu beharreko arrazak: Pit Bull Terrierra, Staffordshire Bull Terrierra, American Staffordshire Terrierra, Rottweilerra, Dogo Argentinarra, Fila Brasileiroa, Tosa Inua eta Akita Inua.