Irailaren 1etik 22ra eman daiteke izena klaseak jasotzeko; udalak diru-laguntza eskainiko du.
Berrizko Udalak deialdia kaleratu du euskara ikastaroetan izena emateko. Matrikulazio aldia datorren eguenean hasiko da, eta irailaren 22ra arte egongo da izena emateko aukera. Udalaren diru-laguntza jaso dezakete interesdunek, administrazioak ohar bidez azaldu duenez.
Goizez, eguerdiz eta arratsaldez emango dituzte klaseak: 09:15etik 11:15era, 14:30etik 16:00etara, eta 19:00etatik 21:00etara. Mailatan banatuko dituzte ikasleak: B1, B2, C1, 3. maila-EGA eta C2. Horrez gainera, autoikaskuntzarako aukera ere egongo da. Berbalagun egitasmoan -euskaraz berba egiteko talde ez formalak- parte hartzeko ere matrikulatu daiteke.