Sasoi betean ekingo dio Iñaki Lejarretak denboraldi amaierari

Anboto 2011ko uzt. 15a, 12:56

Asteburu honetan Espainiako Txapelketetan arituko da berriztarra. Abuztuan, ostera, Europako Txapelketan eta Munduko Kopako bi probatan lehiatuko da Iñaki Lejarreta.

Asteburu honetan Espainiako Txapelketetan arituko da berriztarra. Abuztuan, ostera, Europako Txapelketan eta Munduko Kopako bi probatan lehiatuko da Iñaki Lejarreta.

 

Denboraldiko azken txanpari ekitekotan da Iñaki Lejarreta berriztarra Orbeako txirrindularia. Munduko Kopako bi probatan lehiatu da Orbea taldeko kidea; hain zuzen ere, Kanadan eta Estatu Batuetan egon da uztailean Lejarreta.

 

Iritsi eta indarrak berreskuratzeko ia astirik gabe, Becerril de la Sierrara abiatu da Lejarretara. Espainiako Txapelketak jokatuko dira bertan, gaurtik domekara bitartean. Gaur bertan, Team Relay modalitatean lehiatuko da berriztarra; taldekako erreleboak egin beharko dituzte parte-hartzaileek. Hamar urteren ostean, berriztarra Euskal Selekzioagaz lehiatuko da. Domekan, ostera, bakarka arituko da Lejarreta. Nekaturik egon arren, “gogotsu” dagoela aitortu du berriztarrak. “Bidaia luzeak izan dira, eta ez dakit gorputzak zelan erantzungo duen”.

 

 

Aste gogorrak aurretik
Ondoren, lehia gogorrak izango ditu berriztarrak. Lehenengo Eslovakiara bidaiatuko du Lejarretak; bertan jokatuko da Europako Txapelketa, abuztuaren 7an. Astebete geroago, Munduko Kopari ekingo dio berriro; Txekiar Errepublikan lehia horretako seigarren proba jokatuko da abuztuaren 14an. Lejarretak berak dioenez, ondo dago “fisikoki zein psikologikoki”, eta lehenengo hamarren artean sailkatzea bilatuko du. Bertako zirkuituetan lehiatuko den lehenengo aldia izango du berriztarrak, eta horrek eragin dezakeela uste du.

 

Ezberdina izango da abuztuaren 20ko proba; Italian Munduko Kopako azken proba jokatuko da. “Zirkuitua ezagutzen dut, eta ondo moldatuko naizela uste dut” adierazi du Orbeako kideak.\"\"

 

Sentsazio gazi-gozoa
Kanada eta AEBetan lehiatzetik iritsi berri da Iñaki Lejarreta; 23. eta 24. sailkatu da proba horietan, hurrenez hurren, hala ere, sentsazio “gazi-gozoagaz” amaitu ditu probak. Kanadan lorturiko postua “onargarria” da Lejarretaren berbetan, zirkuitua ez zelako beretzat egokiena. Bestelako iritzia du Winhameko (AEB) emaitzaz: “Hobeto egiteko itxaropena nuen”; itzuli batzuetan, 10. postutik hur egon zen berriztarra. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!