Europako ekialdeko dantza tradizionalak Berrizko frontoian

Anboto 2011ko uzt. 19a, 08:40

Euren herrialdeko dantza eta kanta tradizionalak gordetzeko helburuz diharduten taldeak dira uztailaren 21ean eta 22an Errusiako federazioaren parte den Udmurt errepublikatik eta Serbiatik Berrizera datozenak

Euren herrialdeko dantza eta kanta tradizionalak gordetzeko helburuz diharduten taldeak dira uztailaren 21ean eta 22an Errusiako federazioaren parte den Udmurt errepublikatik eta Serbiatik Berrizera datozenak.

 

Jaioterriko bizimoduko uneak, errituak eta jaiak irudikatuko dituzte Udmurteko dantzariek, uztailaren 22an, 20:00etan, Berrizko frontoian eskainiko duten emanaldian.

 

Bereziki zaindutakoak eta eskuz eginikoak dira Ural mendien mendebaldeko herrialdeko dantzari hauek erabiltzen dituzten jantziak.

 

Berrizko frontoian euren herrialdeko dantzak erakustera etorriko dira, uztailaren 21ean, 20:00etan, euren herrialdean ere oso ezagun eta arrakastatsu diren Belgradoko Simyonov taldeko dantzariak ere.  
Antzinako Europako ohituren eta ekialdeko kulturen eragin nabaria duten tradizioak ekarriko dituzte Durangaldera serbiarrek.

 

Dantza klasikoa eta, aurkezpenean esaten duenez, batez ere energia handia eskaintzen dute herrialdearen historiako aniztasunaren isla diren dantzetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!