Udaleko batzordeak osatu dituzte

Anboto 2011ko uzt. 11a, 10:03
Joan den ostegunean, uztailak 7, ospatutako ez ohiko batzarrean onartu zen batzordeen osaketa. Organo ezberdinetako kideak ere izendatu zituzten bertan. alkatearen soldata eztabaidagai izan zen

Joan den ostegunean, uztailak 7, ospatutako ez ohiko batzarrean onartu zen batzordeen osaketa. Organo ezberdinetako kideak ere izendatu zituzten bertan; alkatearen soldata eztabaidagai izan zen.

 

Guztira, sei batzorde egongo dira Berrizko Udalean; aho batez erabaki zen hori. Hala ere, batzorde horien osaketa erabakitzerakoan desadostasunak sortu ziren; organo ezberdinetako ordezkariak izendatzerakoan ere ez zen adostasunk lortu, eta Orlan Isoird alkateak bere kalitateko botoa erabili behar izan zuen bere alderdiko, EAJko, proposamenek aurrera egiteko. Bilduko Xabier Zalduak batzordeen osaketako "pluraltasun eza" salatu zuen.

 

Bestalde, alkatearen erabateko arduraldia eta soldata mantentzea erabaki zuen bilkurak; soldataren ezarpenak eztabaida piztu zuen, berriz. Erabateko arduraldiarena aho batez onartu bazen ere, soldataren zenbatekoagaz ez ziren ados jarri; Zalduak soldata "gehigizkoa" dela adierazi zuen, eta bere alderdikoekin batera, aurka bozkatu zuen; PSEko Jose del Pinok, soldata "altua" zela iritzi zion arren, abstenitu egin zen. Isoirden kalitateko botoari esker aurrera egin zuen proposamen honek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!