Udalak herritarren babes falta salatu du, berriz ere

Anboto 2011ko uzt. 8a, 08:48

Ekainaren 30ean bi teknikari aurkitu zituzten baimenik barik neurketa topografikoak egiten

Ekainaren 30ean bi teknikari aurkitu zituzten baimenik barik neurketa topografikoak egiten.

 

AHTaren eraikitze obretan, ADIF ek eta enpresa azpikontratatuek izandako jokaera “maltzur eta irregularra” salatu du Atxondoko Udalak, prentsa ohar baten bidez.

 

Oharraren arabera, ekainaren 30ean bizilagun batzuek bi teknikari aurkitu zituzten lursail batzuetan neurketa topografikoak egiten; lursailen ugazaben baimenik barik zebiltzan neurketak egiten. Hauek, udalaren baimenagaz ari zirela esan zuten. Udalak, berriz, gezurtatu egin du bertsio hori: “Udalak ez du eman lan horiekin zerikusia duen ezelako baimenik”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!