Urkiola Durangaldeko Landa Garapenerako Alkarteak, Basquetouren eskutik, eskualdeko turismo sektorearentzako Berrikuntza Foroa antolatu du. Turismo empresa eta establezimenduentzako (alojamendu, jatetxe, zerbitzu turistikoak…) zabalik dagoen formazio saioa bihar izango da, uztailaren 6an. Hitzordua 15:30ean jarri dute, Urkiola Landa Garapenerako Elkartearen egoitzan (Margarita Maturana, 7. Berriz).
Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaritzaren Basquetour Euskal Turismo Agentziaren Berrikuntza Sailaren ekimena dira eta turismo sektorean berrikuntza sustatzea dute helburu. Ordu t\'erdi irauten dute gutxigorabehera eta Turismo empresa eta establezimenduei dago zuzenduta.
Bertan erakutsi nahi da enpresa txikiak edo baliabide urriak izanik ere berrikuntzarako jarrera positiboak onura handiak ekar diezaiokela edozein negoziori.
Nabarmendu dutenez, "foroaren helburua da partehartzaileak (oinarrizko mailan) berrikuntzaren kulturan sentsibilizatzea, beraien negozioen lehiakortasuna hobetu dezaten. Foroan berrikuntza azaldu eta desmitifikatzen da, hau da, agertzen zaie nahi duen guztiak berritu dezakeela (produktu mailan, prozesuetan, kudeaketan edo marketinean) eta berrikuntza txikiak ere aberasgarriak direla".
Gaineratu dutenez, "Ez da pentsatu behar baliabide askorekin egindako berrikuntza proiektu handiak bakarrik direnik arrakastatsuak. Lortu nahi da partehartzaileak Forotik berrikuntzarako grinarekin ateratzea, hau da, beraien negozio/establezimenduetan aplikatzeko gogoa barneratzea".