'Letren lorategia' ekimena, gaur hasita

Anboto 2011ko uztailaren 5a

Liburutegi ibiltaria izango da udalak eratutakoa

Liburutegi ibiltaria izango da udalak eratutakoa.

 

Gaur kalera aterako dute liburutegia, Letren lorategia ekimenaren bidez. Gaur hasita, uztailaren 6, 7, 8 eta 11n jarraituko du eskaintzak. Goiz eta arratsaldez izango da, gainera: goizetan 11:30etik 13:30era eta arratsaldetan 16:30etik 19:30era.

 

Liburutegi eta mailegu zerbitzua eskainiko du zerbitzu honek, eta, horretaz gainera, haurrentzako jolasak, tailerrak, margotzeko txokoa eta mahai-jokoak ere egokituko dituzte bertan. Gurasoentzako mahaiak ere ipiniko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!