Pregoia Gure Izerdia adinekoen elkarteak botako du gaur arratsaldeko 19:00etan.
60 ekitaldi baino gehiago izango dira jaietan, eta herritarren parte-hartzea bultzatu gura izan dute antolatzaileek; "jai ahalik eta herrikoienak" sortu gura izan dituzte. Nobedade nagusi bi aurkeztu dituzte: Jose Ramon Korpionen omenez lehenengoz egingo den makailao lehiaketa eta Gaztelekuko kideek estreinatuko duten antzezlana. Bestalde, koadrilen eguneko paella lehiaketa eta bazkarirako 1284 lagunek eman dute izena. Hemen behean egitarau osoa: