Berrizko txosnen jai-egitaraua

Anboto 2011ko eka. 24a, 13:34

Berrizko txosnen egitaraua:

Ekainaren 24a, barikua:

19:30 Elizondoko plazan txupinazo alternatiboa

19:45 Txosnen irekiera eta poteoa

Ekainaren 25a, zapatua (Mozorro Eguna):

13:00 Pintxo lehiaketa

14:00 Pintxoen aurkezpena

14:30 Mozorroen bazkaria. Bazkaldu eta gero pintxo lehiaketako sarien banaketa

(ez da beharrezkoa izango mahaiak eta aulkiak eroatea. Kafea eta postre sorpresa ere, txosna batzordearen esku)

16:30 Aulkien jolasa

18:00 Lagunen jaitsiera

Ekainaren 29a, eguaztena

21:30 Amaraune eskalada taldeak antolatutako "Outside" dokumentala.

Ekainaren 30a, eguena

19:00 Saioa Aizpururen "Beldurti kakati" antzezlana.

20:00 Barbakoa egiteko geratuko dira. Ondoren, musika Froufre eta Ni neu (Tiji)gaz

Uztailaren 1a, barikua

20:00 Joko poteoa txosnetatik

00:00 Karaokea

Uztailaren 2a, zapatua

22:30 Kontzertuak: Mafia eta Talde Sorpresa

* Jaietan  "Km 0: dispertsioaren hamaika aurpegi" ekimenaren argazkian egongo dira herrian zehar.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!