Prest daude uztaileko kirol ikastaroak

Anboto 2011ko eka. 25a, 08:58

Deneriko eskaintza eratu dute berriro; hilaren 26a da ikastaroetan izena emateko azken eguna

Deneriko eskaintza eratu dute berriro; hilaren 26a da ikastaroetan izena emateko azken eguna.

 

Berrizburu kiroldegiko ikastaroek beste atal bat edukiko dute uztailean, eta astelehen honetan amaituko da bertan izena emateko epea, arduradunek azaldu dutenaren arabera. Martitzenean zozketa egingo dute, eta eguaztenean jakin eragingo dute antolatzaileek erabakia. Ikastaroak uztailaren 5ean hasiko dira.

 

Igerilekuan adinen araberako sailkapena egin dute, eta, horrez gainera, uretako gimnasia  lantzeko aukera ere eskainiko dute, martitzen eta eguenetan. Barikuetan, aste biko ikastaro trinkoa burutuko dute. Goizean hasi eta iluntzera arte, ikastaroz beteko da igerilekua uztailean.

 

Cyclingaren kasuan, aste biko ikastaro trinkoa izango da aukeran; goizez saio bat eta iluntzetan bi egingo dira.

 

Gimnasioan
Amaitzeko, aipatzekoa da deneriko arloetan sakonduko dela gimnasioan. Batuka gaztea, pilates-a, gimnasia lasaia, mantenu gimnasia, integral fit-a, step-a eta aerobic-a sartzen dira eskaintzan. Arlo bakoitzean bina saio antolatuko dituzte astean zehar. Astelehenetik eguenera arte egongo da zabalik gimnasioa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!