Eskola orduetan ikastetxeak erabiliko du; ordu horietatik kanpo zabalik egongo da edonorentzat.
Learreta Markina Ikastetxean jolasgune berria eraikitzeko lanak amaitu dituzte oraintsu, udal arduradunek jakinarazi dutenez. Eskola egunak agortuta, egunotan herritarrentzat zabalduko dute gune hau. Era horretan, hemendik aurrera, eskola orduetan ikastetxeak erabiliko ditu aterpea eta jolasgunea. Eskola orduetatik kanpora, ostera, herritarren aisialdirako elkargune ere izango da.
2010eko urtarrilean onartu zuen egitasmoa udalbatzak, eta iazko maiatzean ekin zieten lanei. 520.000 euro inguruko aurrekontua izan du fase bitan garatu den proiektuak.
Eskolako sarreran hasten da patioa, eta alboko parkearen 8.000 metro karratu hartzen ditu, gutxi gorabehera.
Lanen emaitza
450 metro karratu inguruko estalgunea eta gaztetxoentzako zabu eta jolasak egokitu dituzte bertan. Zabalgune garrantzitsua dauka, atsedenerako edo ibiltzeko aukera emanez. .