Guztira 235 neska-mutilek parte hartuko dute udalekuetan

Anboto 2011ko eka. 5a, 11:56

Uztailaren 5etik 22ra bitartean egingo diren udaleku irekietan inoiz baino ume gehiagok parte hartuko dute. Guztira, 235 neska-mutilek

Uztailaren 5etik 22ra bitartean egingo diren udaleku irekietan inoiz baino ume gehiagok parte hartuko dute. Guztira, 235 neska-mutilek.

Lehen Hezkuntzakoei bideratutako udalekuetan 195 neska-mutilek eman dute izena, udal arduradunek jakin eragin dutenez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoei Gaztelekutik eskainiko zaizkien ekintzetarako, berriz, 40 gaztek eman dute izena.

Udalekuen gainean informazioa zabaltzeko gurasoekin batzarra egingo dute arduradunek. Ekainaren 8an izango da, 19:00etan, Berrizko Kultur Etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!