Andikoako Asentzio jaiak asteburu honetan

Anboto 2011ko eka. 3a, 11:31

Gaur iluntzean Donien Atxa jasota ekingo diote festari Berrizko Andikoan, eta bihar goizetik izango dira ekintzak.

Gaur iluntzean Donien Atxa jasota ekingo diote festari Berrizko Andikoan, eta bihar goizetik izango dira ekintzak. 11:00etan mezagaz hasi eta gero dantzariak eta belar-meta desafioagaz segituko dute.

Ondoren sakristaua izan den Antonio Barajuen Matxin omenduko dute, eta Amuriza aita-alabek bertsotan egingo dute. Arratsalderako asto-probak eta bolo txapelketa sartu dituzte egitarauan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!