Berrizko Manufacturas Zeta enpresan hiru behargin kaleratu dituzte oraintsu, eta hori salatzeko kontzentrazioak egin dituzte, langileek eta LAB sindikatuak deituta.
Enpresa aurrean, Zaldibarren eta Elorrion, mobilizatu dira kaleratutakoak berriro hartzea eskatuz.
LAB sindikatuko ordezkariek azaldu digutenez, “behargin hauek 32, 31 eta 11 urte zeramatzaten enpresan lanean, eta goizetik gauera bota egin dituzte”. Mobilizaioekin jarraituko dutela adierazi dute, zuzendaritzak euren eskaerak bete arte.