Gurasoei zuzenduta, maiatzaren 30ean eta ekainaren 2an sexu heziketa tailerra egingo dute Learreta Markina eskolan.
Irakaslea Eli Moreno psikologoa eta sexologoa izango da. Besteak beste, seme-alaben sexu garapenean eta hartu-emanetan baliabideak eskainiko zaizkie. Maiatzaren 26rako izena eman behar da Udaleko Berdintasun Sailean.