Udalekuetarako izena emateko azken egunak

Anboto 2011ko mai. 26a, 08:57

Maiatzaren 31 arteko epea dute ikasleek uztaileko ekintzetan apuntatu ahal izateko

Maiatzaren 31 arteko epea dute ikasleek uztaileko ekintzetan apuntatu ahal izateko.

Uztailaren 5tik 22ra bitartean egingo diren udaleku irekietarako izena emateko aukera maiatzaren 31ra bitartekoa izango da, udaleko informazioen arabera.

Haur eta Lehen Hezkuntzako gaztetxeoen izen-ematearen prezioa, Berrizen erroldatutakoen kasuan, 60 eurokoa izango da. Hala ere, “familia bereko batek baino gehiagok parte hartuta deskontuak izango dira”, diotenez.
Gurasoek udaleku irekien programaren berri jaso dezaten eta bestelako xehetasunetarako, bilera antolatu dute ekainaren 8an, 19:00etan Kultur Etxean.

DBHko ikasleentzat
DBHko ikasleentzat, Gaztelekutik antolatuko dira surfa edo kanpaldia lako ekintzak. Izena emateko  Gaztelekura jo behar dute, maiatzaren 31ra arte, arratsaldeko 17:30etik 19:30era. M.O.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!