Zengotitabengoa kalean egokitu berri dute ikasketa gela berria, Hirugarren Adinekoen egoitzaren ondoan. Hain zuzen ere, egoitza horretatik sartu beharko dute zerbitzua erabiltzeko interesa daukatenek. Lehenago KZgunea hartu zuen lokala da ikasketa gela jasoko duena.
16 urtetik gorakoentzako gunea da, udaletik azaldu dutenez. Eguerdiko 14:00etatik iluntzeko 20:00etara egongo da zabalik, egunero; abuztuan itxita mantenduko dute. Ikasteko bakarrik lekua da, eta, beraz, ezingo dira taldeko lanak eta antzekoak bertan burutu. Gainera, “giro egokia” sortzeko arauak ezarri dituzte: isiltasuna zaintzea, mugikorrak itzaltzea, materiala errespetatzea eta ordenagailuari soinua kentzea, kasurako. Erretzea, jatea eta edatea debakatuta daude, eta ezingo da tokirik erreserbatu.
Sartzea libre da, baina erabiltzaileak izena eman beharko du nagusien egoitzan.