Lehentasun handiagoa izango du euskarak udal jardueran

Anboto 2011ko mai. 13a, 09:46

Eguaztenean egindako osoko bilkuran Euskararen Erabilera Sustatu eta Normalizatzeko Udal Ordenantza moldatzea onartu zuten, aho batez

Eguaztenean egindako osoko bilkuran Euskararen Erabilera Sustatu eta Normalizatzeko Udal Ordenantza moldatzea onartu zuten, aho batez. Udaleko jardunetan euskarari lehentasun handiagoa ematea dute helburu. Adibidez, udaleko organo informatiboen eta exekutiboen bilkuretako deialdiak eta aktak euskara hutsean idatziko dira; gaztelaniazko itzulpena, eskatzen duten partaideei igorriko zaie. Bestalde, udaleko harrerako langileek lehenengo hitza euskaraz egingo dute. Euskararen aholku batzordea berreskuratu dute, eta etorkizunean egingo den lanari jarraipena emango dio.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!