Eskubideak urratuta dituzten susmoa dutenei babesa

Anboto 2011ko mai. 13a, 09:30

Eguazteneko osoko bilkuran aho batez onartu zuen udalak ezker abertzaleko zinegotziek aurkeztutako mozioa.

Eguazteneko osoko bilkuran aho batez onartu zuen udalak ezker abertzaleko zinegotziek aurkeztutako mozioa. Alderdien Legearen ondorioz, \"40.000 euskal herritar hauteskundeetara aurkezteko aukerarik barik\" daudela kontabilizatu dute; \"Berrizen 80 inguru\". Aurretik ezker abertzaleko alderdi bateko apoderatu edo hautagai izanda ezin da berriz aurkeztu. Dena dela, \"baldintzak gehitu egin dituzte eta gazte asanbladaren batetan parte hartu izana, polizia kontrol baten identifikatu izana, preso politiko bat bisitatu izana edota gazte erakunderen batek antolatutako kontzertu baten parte hartu izana nahikoa da kutsatua kontsideratua izateko\", dio mozioak. Egoera berri honen aurrean, \"ziurtasunez ez dakigu baldintza berri hauen arabera zenbat pertsona gauden oinarrizko eskubideak urratuta\". Horregatik, udalak lau konpromiso hartu ditu: eskubideak urratuta dituzten susmoa duten herritarrei, hala eskatuz gero, euren egoeraren berri jakiteko tramiteak burutzea; Espainiako gobernuari eta Eusko Jurlaritzari eskubideak urratuta dituzten Berrizko biztanleen berri eman dezatela exijitzea; herritar hauen udal parte-hartzea ziurtatzea eta mozioaren berri herritarrei eta komunikabideei jakinaraztea. Mozioa aho batez onartu zen, EAJ, ezker abertzalea eta EAren aldeko botoekin. PSE-EEko ordezkaria ez zen bilkuran izan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!