Bihotzekoak jota, langile bat hil da Industrias Gol enpresan

Anboto 2011ko mai. 11a, 19:02

Enpresako komiteak heriotza \"lan istripu ez traumatiko\" baten ondorioa izan dela onartzeko eskatu dio zuzendaritzari.

Atzo gauean Berrizko Mafisa enpresan (Industrias Gol Berriz) 59 urteko abadiñar bat hil zen lanean ari zela bihotzekoak jota. Enpresako Komiteak testu bateratua kaleratu du eta biharko (maiatzak 12) kontzentrazioa deitu du 13:45ean enpresaren aurrean. Enpresa komiteak heriotza eragin zuten gertaerak \"barrutik zein judizialki\" aztertzeko eskatu du, \"dena erabat argitu arte\". Horrez gainera, heriotza \"lan istripu ez traumatiko\" baten ondorioa izan dela onartzeko eskatu dio zuzendaritzari. Horrekin batera, horrelakorik berriro gertatu ez dadin \"euren eskuetan dagoen guztia\" egin dezatela eskatu du. Bihar 13:45etik 14:15era kontzentratuko dira enpresa aurrean, euren dolumina erakusteko eta,\"jazoera istripu laboral ez traumatiko baten ondorioa izan den arren, istripu laboralak salatzeko\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!