Hauteskunde programa aurkeztu du Bilduk

Anboto 2011ko mai. 9a, 09:36

Maiatzak 6ko iluntzean, probalekuan egin zuen Bildu koalizioak hauteskunde kanpainaren barruko programaren aurkezpena.

Maiatzak 6ko iluntzean, probalekuan egin zuen Bildu koalizioak hauteskunde kanpainaren barruko programaren aurkezpena. Bildu koalizioaren Berrizko hautagai zerrendaren lehenengo lau postuetako lau berriztarrek, arloz arlo azaldu zituzten datozen urteetan taldearen jarduna ardaztuko duten egitasmoak: gizarte politikari, hezkuntzari edo kulturari dagokionean Bilduk bultzatu gura dituen ideiei buruz egin zieten berba bertaratutako herritarrei. [img]http://www.anboto.org/images/9300/9337/1.jpg[/img] Maiatzaren 14an Olakuetako plazan burutuko duen bazkaria izango da Berrizko Bildu-ren hauteskunde kanpainako hurrengo hitzordua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!