Santiago Bideko beste etapa bat egingo dute, maiatzaren 28 eta 29an

Anboto 2011ko mai. 1a, 08:54

Berrizko Udalak bultzatuta Santiago Bideko etapa berri bat osatuko dute maiatzaren 28 eta 29an, Santo Domingo de la Calzadan hasi, Beloradotik pasatu eta Agés herrian amaituz

Berrizko Udalak bultzatuta Santiago Bideko etapa berri bat osatuko dute maiatzaren 28 eta 29an, Santo Domingo de la Calzadan hasi, Beloradotik pasatu eta Agés herrian amaituz. Maiatzaren 20a baino lehenago izena emateko deialdia egin dute antolatzaileek. Asteburuko plana izango denez, bidaia, ostatua eta gosaria sartuko dira eskaintzan. Maiatzaren 28an goizeko 08:00etan ipini dute irteerarako hitzordua, eta hurrengo egunean bueltatuko dira Berrizera, arratsaldeko 19:00ak aldera. Guztira, 63 euro ordaindu beharko dute parte-hartzaileek. Kiroldegian eman behar dute izena interesatuek, maiatzaren 20a baino lehenago. Kopuru mugatuko taldea izango dela gogoratu dute arduradunek. Azkeneko txangoa urrian egin zuten, Logroño eta Santo Domingo de la Calzada artean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!