Udaleku iriekietarako datak finkatu ditu udalak

Anboto 2011ko api. 15a, 08:49

Begiraleak kontratatu ahal izateko eskabideak maiatzaren 13rako aurkeztu beharko dira

Begiraleak kontratatu ahal izateko eskabideak maiatzaren 13rako aurkeztu beharko dira. Udaleku irekiak uztailaren 4tik 22ra bitartean egingo dituzte Berrizen, eta udalak zehaztu du izena emateko prozedura begirale zein gaztetxoentzat. Learreta-Markina ikastetxean garatuko da udako ekintza hori. Prentsa oharrean azaldu dutenez, begiraleak udalak berak kontratatuko ditu zuzenean. Begirale izateko gutxieneko baldintza modura 18 urte edukitzea, euskara maila ona erakustea eta begirale ikasketak zein titulua izatea ezarri dituzte. Interesa dutenek maiatzaren 13rako eskabide orria aurkeztu beharko dute udaletxean, beharrezko dokumentazioagaz batera. Izena ematen dutenen artean, udalekuetako koordinatzaileak ere aukeratuko dituzte. Bi mailatan burutuko dira udaleku irekiak: Txiki-txoko lau urteko umetxoentzat eta Gazte-txoko LH1-LH6 mailara artekoaentzat (12 urte). Izena emateko epea maiatzaren 23tik 31ra bitartekoa izango da; udaletxean edo ikastetxean jasotako eskuorria bete beharko dute gurasoek horretarako. Prezioa, izena ematen duten seme-alaba kopuruaren araberakoa izango da: bakarra 60 euro, bi 50 euro bakoitzeko, eta hiru baino gehiago izanez gero 40 euro bakoitzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!