Herriko ondareari dagozkion fitxak, sarean

Anboto 2011ko api. 1a, 08:57

Berrizko ondare etnografikoa eta linguistikoa zabaltzeko asmoagaz Aintzinako Berriz, bizimodua eta ohiturak liburua argitaratu zuen udalak 2008an

Berrizko ondare etnografikoa eta linguistikoa zabaltzeko asmoagaz Aintzinako Berriz, bizimodua eta ohiturak liburua argitaratu zuen udalak 2008an. Libururako jasotako testigantzak Interneten eskegi dituzte, fitxa didaktiko propioekin. Guztira, 100 fitxa inguru landu dituzte; bakoitzak bere ikus-entzunezko pasartea ere badauka. Udalak Labayru ikastegiaren laguntza izan zuen egitasmoa garatzeko; horregatik, www.berriz.org webgunean ez eze, Labayru ikastegiaren www.herriondarea.org atarian ere kontsultatu daitezke fitxak. Ildo beretik, herriko toponimia mapa egiten dabil udala. Zirriborroa eginda, herritarrei ekarpenak eskatu dizkiete. Udarako argitaratu gura dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!