Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan

Anboto 2011ko api. 3a, 11:47

2011ko San Pedro eta Santa Isabel jaiak iragartzeko kartelaren oinarriak aurkeztu ditu udalak. Azaldu dutenez, edonork parte hartu dezake eta gura beste lan aurkeztu ditzake, gainera

2011ko San Pedro eta Santa Isabel jaiak iragartzeko kartelaren oinarriak aurkeztu ditu udalak. Azaldu dutenez, edonork parte hartu dezake eta gura beste lan aurkeztu ditzake, gainera. Maiatzaren 13an amaituko da lanak aurkezteko epea; Berrizko liburutegira eroan beharko dituzte parte-hartzaileek euren proposamenak. Lanok, euskarri digitalean –Photoshop programagaz bateragarria– zein zurrunean aurkeztu daitezke; 60x40 zm izango ditu kartelak, neurriei dagokienez. Sari nagusi bi emango ditu udalak lehiaketan: 400 eurokoa lan irabazlearentzat eta 150 eurokoa herriko parte-hartzaile onenarentzat. Epaimahaia jai batzordeak osatuko du, eta erabakia maiatzaren 24an emango du jakitera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!