Osasuna eta nutrizioaren gaineko tailerra martxan

Anboto 2011ko mar. 27a, 10:24

Landa XXI landa inguruko emakume eta sendien elkarteak, Abadiñon izandako arrakasta ikusita, Berrizen ere osasuna eta elikadura oinarri dituen tailerra ipiniko du martxan martitzenean.

Landa XXI landa inguruko emakume eta sendien elkarteak, Abadiñon izandako arrakasta ikusita, Berrizen ere osasuna eta elikadura oinarri dituen tailerra ipiniko du martxan martitzenean. Azaldu dutenez, \"bere bizi kalitatea hobetzeko prest dagoen edonork\" parte hartu dezake. Tailerra teorikoa izango da batez ere, eta horretarako dokumentazio guztia eskuragarri izango da. Dena dela, ohikoak ez diren hainbat jaki probatzeko saio praktikoa ere egingo dutela aurreratu dute. Oihane Unzalu dietistak gidatuko du tailerra, eta txirrindulari profesional baten bisita ere jasoko dute. Martitzen eta eguenetan burutuko dituzte saioak Kultur Etxean; guztira 50 ordu iraungo du tailerrak, 20 saiotan banatuta. Euskara eta gazteleraren artean aukeratu ahalko dute interesatuek. Matrikula 50 euro da, eta lehenengo egunean ordaindu beharko dute. Amaitzean diploma jasoko dute parte-hartzaileek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!